martes, 5 de febrero de 2013

Euskal Musika Tradizionala

Atal honetan, Euskal Herrian jotzen diren musika tresnei buruz idatziko dizuet, eta Euskal musika tradizionala zer den adieraziko dizuet ere.
Euskal musika tradizionala,  Euskal Herriko tradizioari jarraituz euskaraz edo hizkuntzarik erabili gabe egindako folk musika edo musika sustraiduna da.
Zeintzuk instrumentu jotzen dira?
Galdera honi erantzuna emateko, hainbat instrumentu izendatu eta azaldu egingo ditut. Honako hauek dira Euskal Herrian jotzen diren musika tresna nagusiak:  

1. TXALAPARTA.
2. PANDEROA.
3. TXISTUA
4. HIRU ZULOKO TXIRULA
5. ALBOKA
6. TRIKITIA
        (...)
Orain goiko bi instrumentu hartuko eta azalduko ditut :

1. TXALAPARTA:

Txalaparta perkusiozko Euskal musika tresna da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. Egur erabilienak haltza, gaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela.








2. PANDEROA:

Perkusiozko musika tresna da esku eta atzamarrekin jotzen dena. Euskal Herrian oso ezaguna da, eta trikitiarekin batera jotzen da gehienetan.
Panderojole ezagunetarikoak hauek dira:
- Maurizia Aldeiturriaga
- Primi Erostarbe
- Maider Zabalegi

                                                         

No hay comentarios:

Publicar un comentario