martes, 5 de marzo de 2013

EUSKAL DANTZAK:

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagaiak dira. Lekuaren edo herriaren arabera, dantzak aldatu egiten dira. Dantza batzuk, denboran zehar aldatzen joan dira eta bertsio erreberrituak egin izan dira, baina beste batzuk, aldiz, ez dira aldatu eta aintzinetik mantendu egin dira. 
Euskal dantzetan erabiltzen duten musika euskaraz da, baina gehienetan, instrumentuz ( txistua, panderoa, trikitia, danborra...)  bakarrik jotzen da.
Hiru dantza motak daudela esan genezake:
Erromeria edo plazetako dantzak: 
Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du.
Ezpata dantzak:
 Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
Festa amaierako dantzak:
Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten duten dantzak dira.

Euskal dantzetan erabiltzen diren hainbat instrumentuen argazkiak dituzu hemen behean:

1. TRIKITIA:












2. PANDEROA:



3. DANBORRA:



( ... )

martes, 26 de febrero de 2013

EUSKAL HERRIKO MUSIKA GENEROA: MUSIKA KLASIKOA.

Euskal Herriko musika euskara hizkuntzan abesten da eta  musika genero asko aurkitu dezakegu: Musika klasikoa, Folk musika, Rock, Pop...
Nik, euskal herriko musika klasikoari buruz idatziko dizuet gaur.

EUSKAL HERRIKO MUSIKA KLASIAKOA:
Euskal Herriko musika klasikoa aipatzean Juan Crisostomo ArriagaJesus GuridiPablo Sarasate, Julian Gaiarre edo Ainhoa Arteta moduko izen ezagunak etortzen zaizkigu burura. Baina hori baino gehiago da Euskal Herrian egindako musika klasikoa: beste konpositore, musikari eta kantari batzuk eta gaur egungo kalitatezko orkestrak, abesbatzak eta musika aretoak ere nabarmendu behar ditugu.
Hainbat musikaegile ospetsuak daude eta batzuk aipatu egingo ditugu:

1. Juan Crisostomo Arriaga (1806-1826




2. Resurreccion Maria Azkue (1864-1951)




3. Luis de Pablo (1930 )





...

martes, 19 de febrero de 2013

MUSIKA TALDE OSPETSUENAK:


Orain, Euskal Herrian dauden musika talde ospetsuenak aipatuko ditugu, aibidez; gatibu, ken zazpi, biok, Alaitz eta Maaider...

Hasteko, " GATIBU " taldearekin hasiko gara:                                                                                      Gernika aldeko rock musika taldea da, 2002ko udan sortua; oso talde famatu da Euskal Herrian eta honako hauek dira taldeak osatzen dituzten mutilak:

1. ALEX SARDUI (abeslaria)   
2. HAIMAR AREJITA (gitarra- jotzailea)
3. MIKEL CABALLERO (gitarra elektronikoko irakaslea)
4. GAIZKA SALAZAR (bateria- jotzailea)



Bigarren taldea, " KEN ZAZPI " da:

 Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da.
Taledekideak:
1. Eñaut Elorrieta (gitarra eta ahotsa)
2. Jon Mikel Arronategi (gitarra eta ahotsa)
3. Igor Artzanegi (baxua)
4. Beñat Serna (gitarra)
5. Iñaki Zabaleta (trikitia eta teklatua)
6. Jon Fresko (bateria)


Azken taldea, bi neskak osatzen dute: Alaitz eta Maider.

Alaitz eta Maider, Oiartzungo euskal musika taldea izan zen, musika tresnatzat trikitia eta panderoa zerabiltzana.  Alaitz Telletxea (trikitia) eta Maider Zabaldegi (panderoa) oiartzuarrak txapelketetan parte hartzen hasi ziren eta denborarekin, ospetsuak egin dira hainbat lekuetan.











martes, 5 de febrero de 2013

Euskal Musika Tradizionala

Atal honetan, Euskal Herrian jotzen diren musika tresnei buruz idatziko dizuet, eta Euskal musika tradizionala zer den adieraziko dizuet ere.
Euskal musika tradizionala,  Euskal Herriko tradizioari jarraituz euskaraz edo hizkuntzarik erabili gabe egindako folk musika edo musika sustraiduna da.
Zeintzuk instrumentu jotzen dira?
Galdera honi erantzuna emateko, hainbat instrumentu izendatu eta azaldu egingo ditut. Honako hauek dira Euskal Herrian jotzen diren musika tresna nagusiak:  

1. TXALAPARTA.
2. PANDEROA.
3. TXISTUA
4. HIRU ZULOKO TXIRULA
5. ALBOKA
6. TRIKITIA
        (...)
Orain goiko bi instrumentu hartuko eta azalduko ditut :

1. TXALAPARTA:

Txalaparta perkusiozko Euskal musika tresna da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. Egur erabilienak haltza, gaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela.








2. PANDEROA:

Perkusiozko musika tresna da esku eta atzamarrekin jotzen dena. Euskal Herrian oso ezaguna da, eta trikitiarekin batera jotzen da gehienetan.
Panderojole ezagunetarikoak hauek dira:
- Maurizia Aldeiturriaga
- Primi Erostarbe
- Maider Zabalegi

                                                         

martes, 22 de enero de 2013

ONGI ETORRI NIRE BLOG-era!

KAIXOO MUNDU GUZTIARI!!!

Euskal Herriko musikari buruzko blog da hau. Bertan entzuten den musikari buruz hitz egingo dizuet, baita zer instrumentu jotzen diren, edo zeintzuk genero dauden etb. Astero, gai honi buruzko zeozer kontatu behar dizuet, blog hau musikako proiektu bat delako.